FUNTZIONAMENDURAKO ARAU NAGUSIAK (Oinarrizko laburpena)

Gure hezkuntza-sistemak oinarrizko eskubidea den hezkuntza izatea garatzen du. Alabaina, eskubide guztiek euren betebeharrak dakartzate beraiekin. Ikastetxeen oinarrizko arautegian ikaskuntzarako eskubidea eta behar izana parean daude. Horregatik, eskubide eta behar izan hau burutu dadin oinarrizko baldintzak bermatu behar dira. Baldintzak funtsean honako hauek dira:

Klasera bertaratzea: Derrigorrezkoa da. Institutu  hau presentziazko irakaskuntza zentroa da, eta absentismoa hutsegitea da: ikasturtea aurrera ateratzeko ezinbesteko izango da bertaratze jarraia. Bertaratze ezintasuna gertatuz gero, huts egiteak berehala frogatu beharko dira, agiri bidez, tutoreek emango duten zentroaren inprimaki ofizialean.

Ikasle absentistak ehuneko 20 hutsegite edo gehiago dituztenak dira. Zentroak ikasle absentisten zerrenda Hezkuntza-Ikuskaritzari eta Udaletxeko Gizarte Zerbitzuei emateko betebeharra du.

Ikasleren batek osasun arazo garrantzitsuren bat izanez gero, adierazi egin beharko du. Presazko neurriak ohartaraziz eta  familiekin uneoro harremanetan jartzeko telefonoa iragarrita.

Zentrotikako ateraldiak direla eta, nabarmendu behar da indarreko legeriak adierazten duela DBHko ikasleriak zentroan bertan egon behar duela eskola-egun osoan. Norbaitek aldendu beharko balu, bakarrik egin lezake dagokion baimenarekin.

Ordukoa izan behar da. Sarrera atea  txirrinak jo orduko itxiko da. Ordurako zentrora iritsi ez diren ikasleek ezin izango dute euren gelatara sartu berandutzea justifikatzen ez badute.

Eskola hasierako txirrinak jotzean, ikasleek ez dute pasabidean denborarik alferrik emango: zuzen-zuzen dagokien ikasgelara joko dute eta gela barruan geratuko dira.

Hutsegiteak azterketak egiteko orduan. Presentziazko irakaskuntza zentroa izanik, ikasleriak arrakasta akademikoa errazteko, ikasturtean zehar, froga ugari izatearen abantailarekin jokatzen du. Horregatik, azterketetara, aurreikusitako datan, etortzea derrigorrezkoa da, eta hauetara hutsegitea ezin hobeki justifikatu beharko da: Froga edo azterketa hauetakoren batera hutsegitea aldez aurretik ezagutzen bada irakasleari adieraziko zaio.  Ezintasuna  ustekabez gertatzen bada (gaixotasuna, istripua...), zentroari lehenbailehen jakinaraziko zaio eta dagokion ziurtagiri medikoa aurkeztuko da.

Eskolako materialak ezinbestekoak dira. Ikasleria irakasgai bakoitzerako irakasleek beharrezko deritzen materialaz hornituko da.

Gorputz Hezkuntzarako janzkera bakar-bakarrik erabiliko da klase honetan, klasea amaitu eta gero txukundu eta arropaz aldatu beharko da.

Ikasgelan ikasgaia garatzeko derrigorrezkoa da erabateko arreta, baita, ikasgaiak eskatzen duen heinean, azalpenak jarraitzea eta parte hartzea.

Era berean, agindutako jarduerak erregulartasunez burutu behar dira eta lan koadernoan jaso: etxerako lanak irakasegitarauaren osabetezko atala dira.

Institutuko leku guztietan lantoki edota ikastetxe bati dagokion adeitasunezko jarrera bete behar da. Ikasleen jarrerak bizitza akademikoaren garapenean  era positiboan eragin behar du. Ikasle bakoitzak besteen eskubideak errespetatu  behar ditu.

Adeitasunezko jarrera hau zentzutasunean oinarritu behar da: horrela, ez dira baimenduko lantoki bati ez dagozkion maitasunezko agerpenak. Era berean, baldintza egokietan ikasteko beharrezkoa den kontzentrazioa ahalbidetzeko behar bezalako janzkera erabili behar da: Institutua pertsonarteko garapen lekua bada ere, ez da astigune batekin nahastu behar.

Ikastetxearen instalazioak zaindu behar dira: Ingurune atsegin batean lan egiteko zentroaren ordena eta  higienearen gutxieneko baldintzak gorde. Horretarako ikasgelak eta gainontzeko  ikaslekuak garbi eta txukun mantenduko dira: paperontziak erabiliko dira, eta ikasgelan ez da janaririk ez edaririk hartuko . Halaber, osasuna dela medio eta eskola-elkartearekiko errespetuagatik norbanakoak bere higiene propioa zainduko du.