Gure ikastetxearen historia

Bilbok izan zuen lehenengo Institutuan du jatorria, 1847an fundatu zen. Hasiera batean, hiribilduaren Alde Zaharrean zegoen kokatuta. Bilboren garapenaren eta Bigarren Hezkuntzaren eskakizun handiagoaren ondorioz ikastetxe handiagoa sortzen da, zerbitzu gehiago eta hezkuntz eskaintza zabalagoa dituelarik.

1927an, Institutu berritua lekuz aldatzen da, Bilboko lehen zabalkundera, Abandoren bihotzera eta hau da gaur egun duen kokagunea, Bilboren erdigunea.


Institutuak hasieran emakumezko ikasle gutxi zuen, denboraren poderioz, emakumezko ikasle kopurua pixkanaka ugaritzen joan zen eta, horren ondorioz eta garaiko arauak ata ohiturak zirela medio, 1943an Institutu bi sortu ziren: Gizonezkoen Zentrala eta Emakumezkoen Zentrala.

Bata zein bestea eraikin berean egon ziren 1966 urtera arte. Urte horretan “Emakumezkoena”k, gaur egungo Bertendonak, eraikin berri batera aldatzen du bere egoitza, aldez aurretiko Institutuen patioa inguratzen zuen pergola zegoen lurretara.


1988an Emakumezkoen Bigarren Hezkuntzako Institutu Zentrala misto bihurtu zen. Honekin batera izena ere aldatu egin zuen eta kokatuta zegoen kalearena hartu zuen: Bertendona.


HISTORIA ETA ONDAREA

ZUMELZU JAUREGIA (INSTITUTUKO ORAINGO KOKAPENA)