HAUSPOA Proiektuaren helburuak

Deialdi honen helburua da gaur egun indarrean dagoen esparrua malgutzea, ikastetxeetako hezkuntza-jarduerak eta eskola-denborak berrantolatzen laguntzeko, eta, horren bidez, irakaskuntzaren kalitatea hobetu eta ikasle guztien eskola-arrakasta sustatzeko.

Honako hauek dira deialdi honekin lortu nahi diren helburu nagusiak:

  • Ikastetxeen kalitatea handitzea, autonomia indartuz urratzeko bikaintasunerako bidea.

  • Eskola-denboren eredu berriak erabili eta ebaluatzea.

  • Ikastetxeen ekitatea hobetzen laguntzea, eta horretarako, jardueren eskaintza bat egitea. Eskaintza horrek ez die kostu gehigarririk eragin behar familiei eta ez du ikastetxearen egungo zerbitzu-eskaintza desagerrarazi behar. Eskaintza horrek ekarpen bat egin behar du ikasle guztiek hezkuntza-arrakastaren bidea urra dezaten.

  • Ikasleek, eskola-orduetatik kanpo, konpetentziak eskura ditzaten bultzatzea.

  • Emaitzen eta eskola-giroaren hobekuntza sustatzea.

  • Ikasleen autonomia lantzea.